XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

464

IRAGARPENA, R-4 Atsobakar Poligonoa Urbanizatzeko Proiektuaren Aldaketaren behin-betiko onarpenari buruzkoa.

Udal honetako Plenoak, 1993ko abenduaren 30ean burutu zuen batzarraldian, Alberto Unanua Ursua jaunak Urgolf S.A.ren ordezkari gisa eragindako R-4 Atsobakar Poligonoa Urbanizatzeko Proiektuaren Aldaketa hasierako balioz onestea erabaki zuen, behin-behineko onespena baino lehen konpondu beharko diren zenbait oharpenekin.

Lurzoruaren eta Hiri-Antolamenduaren Erregimenari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen ekainaren 26ko 1/1992 Errege-Dekretu Legegileko 117. artikuluan xedaturikoarekin bat, Urbanizazio-Proiektuaren Aldaketa informazio publikora jartzen da hamabost eguneko epean, bidezko alegazioak aurkeztearen eraginetarako.

Lasarte-Oria, 1994ko urtarrilak 3.

Alkatea, ANA URCHUEGUIA ASENSIO.